Otezuri egoitzan jatordu bat (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Egoitzako langileak greban ari dira, egoitza kudeatzen duen Gerozerlan enpresak lan hitzarmena sinatu dezan eskatzeko. 50 egun daramatzate greba mugagabean, eta egoitzako erabiltzaileen senideek agerraldia egingo dute bihar 11:00etan Otezuri aurrean (Alai auzoa), "egoera honi lehenbailehen irtenbide bat eskatzeko".