Iñaki Martinez azpeitiarrak egindako kartelak iragarriko ditu aurtengo Antzerki Topaketak

Nerea Uranga 2013ko ekainaren 28a

Azpeitiko XXXI. Euskal Antzerki Topaketak iragarriko dituen kartela aukeratu dute. Kartel lehiaketa Iñaki Martinez Albisu azpeitiarrak egindako irudiak irabazi du. Lehiaketara 40 lan aurkeztu dira eta ekainaren 8tik 20ra bitartean erakusgai izan dira Betharrameko aretoan. Kartel irabazlea aukeratzeko erakusketara joandakoek emandako bozkak eta epaimahaiaren iritzia hartu dituzte kontutan. Martinezek 900 euroko saria jasoko du. Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako irabazlea, Iñaki Martinez azpeitiarrak egina.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide