Urtero bezala Ostargiko ikasleen erakusketa izango da sanpedroek irauten duten bitartean. Gaur egingo dute irekiera ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean.
Ekainaren 28tik uztailaren 1era, Ostargikoen lanak –margo lanak, arropak, patchwork, brodatuak, kakorratz- lanak, ehoziri-lanak, gurutze- puntua…– ikusteko aukera izango dute Kultur Etxeko areto nagusira gerturatzen direnek, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Datorren urtean ere ikastaroekin jarraitzeko asmoa dute Ostargikoek. Informazio gehiagorako, Kultur Etxean duten lokalera edo erakusketara jo beharko da.