Gipuzkoako Foru Aldundia Erremonte Txapelketako finala jokatuko dute gaur Zestoan

Nerea Uranga 2013ko ekainaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundia Erremonte Txapelketako finala jokatuko dute gaur, 22:30ean, Zestoako pilotalekuan. Etxeberria IV.a eta Agirrezabalak Etxabe II.a eta Barrenetxea IV.aren aurka jokatuko dute finala. Bi bikoteak aurrez hainbat kanporaketa jokatu ondoren lortu dute txapela lortzeko norgehiagokan parte hartzeko aukera. Partida "emozioz" betea izango dela azaldu dute antolatzaileek, bi bikoteen artean "alde handirik ez dagoelako". Finalaren aurretik erremonteko beste partida bat ikusteko aukera egongo da gaur Zestoan. Matxin III.ak eta Ionek Juaristiren eta Olazarren aurka jokatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide