Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Jai Batzordearen bilera izango da uztailaren 3an (asteazkena), 19:30ean, Zestoako Kultur Etxeko balio anitzeko gelan. Bertan landuko duten gai zerrenda da: uda amaierako kontzertua (proposamenak eramateko eskatu dute); eta, Amabirjinak (musika ekitaldiak eta paella). Bilera "garrantzitsua" dela azaldu dute eta bertara joateko ahalegin berezia egiteko eskatu diete herritarrei. Gainera, paella egiten parte hartu nahi duten koadriletako ordezkariek "nahitaez" joan beharko dute asteazkeneko bilerara.