Txirrindularitza Egokituko Kriteriuma jokatuko dute igandean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 28a

Igandean  Txirrindularitza Egokituko VI. Kriterium-a izango da, eta aurten ere bertan jokatuko dira Gipuzkoako zein Euskadiko Txapelketak. Euskal Herriko zein Espainiako kirolariak hartuko dute parte bertan, eta maila askotan lehiatuko dira: triziklo, handbike edo esku-bizikleta, tandem eta bizikleta egokituan, besteak beste. Lege Zaharren Enparantzatik aterako dira 09:30ean, eta honakoa izango da egin beharreko ibilbidea: Zarauzko Nafarroa Kalea-Maria Etxetxiki pareraino-Getaria (Iturritxikiko Norabide Aldaketa)-Zarauzko Nafarroa Kalea (Duke-Enea).Horren ondorioz, Zarauzko Nafarroa kalea, eta  N-634 errepidea Getariako sarreraraino itxi egingo da goizeko 9:30ak eta 11:15ak bitartean. Hala, autoek  eta zikloturistek ibilbide alternatiboak erabili beharko dituzte. Garraio publikoak ohiko ordutegi eta geltokiak mantentenduko ditu. Lasterketa 11:00 amaitzea aurreikusi dute eta sari banaketa, ondoren,  Lege Zaharren Enparantzan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide