Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
berria.info
Pasa den astelehenean Zarautzen gazte batek sexu erasoa jasan izana salatu zuen. Ikerketa egin ostean, Ertzaintzak jakinarazi du erasoa faltsua izan zela. Ustez igande gauean gertatu zen, itsas pasealekuko komun publikoan. Egun batzuen ostean, gazteak ertzainei esan zien damutu egiten zela esandakoaz, eta gertaerak ez zirela izan salaketan azaldu bezala. Ondorizo, Ertzaintzak diligentziak hasi ditu, delitua simulatzeagatik.