Antxoaren kostera 2014an ere izango dela baieztatu dute

Karkara.eus 2013ko ekainaren 27a

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariak eman berri du albistea

Ikerketa sakon bat egin eta gero, Azti-Tecnaliak jakinarazi du Bizkaiko Golkoan antxoa biomasa

nahikoa dagoela, eta, ondorioz, 2014an ere antxoaren kostera egongo dela jak...

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariak eman berri du albistea

Ikerketa sakon bat egin eta gero, Azti-Tecnaliak jakinarazi du Bizkaiko Golkoan antxoa biomasa nahikoa dagoela, eta, ondorioz, 2014an ere antxoaren kostera egongo dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendari Leandro Azkuek. Dena dela, kuota oraindik ez dute zehaztu.

AZTI-Tecnaliak maiatzean egin duen Bioman 2013 kanpainak eman dituen datuek diotenez, Bizkaiko Golkoan antxoaren biomasaren behin-behineko indizea 66.000 tona ingurukoa da; iaz, 41.700 tona ingurukoa zen biomasa garai honetan. Azkuek azaldu zuenez, antxoaren biomasaren egoera ona erakusten dute datuek; arrantzaleek egin duten arrantza-tokien kudeaketa arduratsuagatik izan daiteke, hein handi batean.

Antxoaren kostera egitea posible izateko, ICESek 33.000 tonatan kokatzen du zuhurtziazko biomasa. Horren ondorioz, nahiz eta oraindik behin betiko datuak ez diren ezagutzera eman, aurtengo datuak zuhurtziazko biomasatik gora gera litezkeela pentsatzen dute Eusko Jaurlaritzan.

Bukatzeko, moiletara sartu den antxoaren batez besteko prezioa 2,53 eurokoa izan dela jakinarazi dute eta aurtengo kosterako lonjetako salmenta balioa 17,7 milioi eurotik gorakoa izan dela azaldu du Azkuek.

Orioko ontzi batzuk, San Luisek esaterako, datorren astean ere antxoaren kostera egiten jarraituko du, gero hegaluzearen kanpaina hasteko.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide