San Pedro festetan murgilduko da ostiral arratsaldean eskualdea, eta adin eta zaletasun guztietako herritarrek beren txokoa aurkitu dute kolore, musika eta ekimenez betetako asteburuan. Zumaian, Orion, Aiako Andatza eta Elkano auzoetan eta Beizaman ospatuko dituzte sanpedroak, eta dena prest dute antolatzaileek uda sasoia jai giroan abiatzeko. Eguneroko arazoei bizkarra eman, eta festaz gozatzeko aukera izango da inolaz ere asteburuan.
AIAKO SAN PEDRO AUZOA
Ekainaren 28a, ostirala, Umeen Eguna.
- 10:00etan, suziria.
- 11:00etan, haurren jolasak, eta gero Marrazki Lehiaketa.
- 16:00-20:00: Puzgarriak eta aurpegia margotzea frontoian.
- 21:30ean, Uhartumuño Kultur Elkartean afaria egingo dute mutil-ardokoek. Trikitilariak ere bertan izango dira.
Ekainaren 29a, larunbata, San Pedro Eguna eta Jubilatuen Eguna.
- 10:30ean, meza nagusia.
- Ondoren, herriko adinekoentzako salda.
- 12:00etan, auzokoen arteko herriko kirolak.
- 14:00etan, Jubilatuen Bazkaria, Aristerrazu Jatetxean.
- Arratsaldean oilasko biltzea 14 urtetik gorakoentzat.
- 17:00etan, Aia Herriko Pilota Txapelketa, frontoian.
- 22:00etan, Izer, Imanol eta Lutxurdio trikitilarien emanaldia.
Ekainaren 30a, igandea, San Pedro Bigarrena.
- 10:00etan, afizionatu mailako krono-igoera, Andatzatik Aiara.
- 10:30ean, meza nagusia egingo da auzoko hildakoen alde.
- 12:30ean, giza proba. Heldu taldea Aiztondo-Oarso taldearen aurka.
- Ondoren, trikitilarien saioa.
- 17:30ean, herri kirol jaialdia. Idoia Etxeberria eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileak eta Unai Otaño eta Joseba Otaegi aizkolariak ariko dira.
- Ondoren, sagardo dastaketa eta ogitartekoak banatzea.
- 20:30ean, Bide Batez musika taldearen erromeria.
Uztailaren 6a, larunbata.
- 13:30ean, poteoa auzoan.
- 14:00etan, bertso eta trikiti bazkaria, Uhartemuño Elkartean.
- 18:30ean, poteoa.
- 20:00etatik 22:00etara Uhartemuño Elkartean bokatak eta plater konbinatuak afaltzeko aukera izango da.
- 22:00etan, Leire eta Maria Lasa trikitilariekin erromeria.
- 24:00etan, DJ Abibaren saioa.
- 05:00tan, txokolatada.
Uztailaren 7a, igandea.
- 12:00etan, pilota erakustaldia. Mikel Goñi auzoko Igor eta Xabier Urbietaren aurka.
- 17:00etan, Mus Txapelketa. Egunean bertan eman beharko da izena, ordu erdi lehenago.
- 22:00etan, Laja eta Alabier trikitilarien emanaldia.
- Gauean, traka zaratatsua.
BEIZAMA
Ekainaren 28a, ostirala.
-19:00etan, festen hasierako suziria. Kolarpean, txistularia.
-Segidan, pala finala.
-21:00etan, herri afaria. Txartelak tabernan salgai. Helduek 26 euro eta haurrek 10 euro.
-Afalondoan, Aulkien, platanoaren eta arrautzaren jolasak.
Ekainaren 29a, larunbata. San Pedro Eguna.
-Egunean, frontoian puzgarriak.
-12:00etan, meza nagusia. Kolarpean, esku lanen erakusketa.
-13:00. Ipuin kontalaria, haur eta helduentzat. Kolarpean, herriko trikitilariak: Eneritz, Irati eta Julen.
-14:00. Jubilatuen bazkaria.
-16:30. Haur jolasak eta merendola.
-19:00. Patata tortila lehiaketa. Kolarpean, Lidia eta Xabier trikitilariak. Patata tortilaren sari banaketaren ondoren, afari merienda. Txartelak egunean bertan egongo dira saltzen, 2 eurotan.
-Afalondoan. LIdia eta Xabierrekin erromeria goizaldera arte.
Ekainaren 30a, igandea.
-10:00. Plazatik abiatuta, mendi irteera. Itzuleran, mendizaleentzako hamaiketakoa plazan.
-11:00. Meza nagusia.
-12:30. Pilota partidak: Olaetxea eta Santxez Apezetxea eta Erostarberen kontra.
-18:30. Herritarren arteko herri kirol desafioa: lokotxak, txingak, sokatira, ingudea, korrika, zakua bizkarrean... Aizkoran, Eneko Otaño Alkizaleteren kontra eta harrijasotzen Jagoba Otaegi Goenatxoren aurka.
-19:30. Karta txapelketako finala. Plazan, bertso triki poteoa, Nekane, Haritz eta Gurrurekin.
- Iluntzean. Festei amaiera emateko su festa.
ORIO
Ekainaren 28a, ostirala.
- 18:00etan, Duatloi herrikoia, Orioko Ikastolak antolatuta.
- 19:00etan buruhandiak eta Pello eta Nikolasa erraldoiak.
- 20:00etan, festei hasiera emateko deiadarra egingo da. Euskaldun berriak omenduko dituzte. Salatxo abesbatzak, Harribil Dantza Taldeak, adar-jotzaileek, danborradak, txalapartariek eta Danbolin Musika Eskolako bandak parte hartuko dute.
- 20:15ean, Villafrancako Falconsaren erakustaldia, plazan.
- 20:45ean, Bidez Batez musika taldearen kontzertua, plazan.
- 21:00etan, herri afaria, plazan.
- 23:00etan, Bide Batez musika taldearen emanaldia, plazan.
- 01:00etan, Txanka eta
Illarras DJ oriotarren saioa, plazan.
Ekainaren 29a, larunbata, San Pedro Eguna.
- 10:00etan, OBBko kideen eta jokalari ohien arteko sofbol txapelketa OBBren 20. urteurrenaren harira.
- 10:30etatik -13:00etara, erretiratuen hamaiketakoa, Zaharren Babes Lekuan.
- 11:00etan, Candaseko bandaren kalejiran.
- 11:00etan, Literatur Lehiaketako sariak banaketa, udalbatzar aretoan.
- 11:30ean, 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat jostailuzko bizikleta lasterketa, Karela atzean.
- 12:00etan, sanpedroetako festa, Salatxo Abesbatzarekin.
- Ondoren, Salatxo abesbatza, kalez kale.
- 13:00etan, Candaseko bandaren kontzertua, plazan. Asturiasera joan ziren arrantzale gipuzkoar eta bizkaitarrei omenaldia.
- 17:00etan, Nesken Pala Txapelketako finalak.
- 17:00etan, Trikitixa Txapelketa, plazan.
- 18:00etan, buruhandiak eta Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran.
- 18:30ean, sagardo eta txakolin dastaketa, plazan. Esperientzia Eskolakoek taloak egingo dituzte herriko plazan.
- 18:30ean, Haurren Danborrada herriko plazara iritsiko da.
- 19.00etan Euskal Herriko Giza-Proba Txapelketako final erdiak, zubitik Salatxo tabernarara tartean.
- 19:30ean, Masarabunda batukada taldea kalez kale ibiliko da.
- 23:00etan, Abiba DJaren emanaldia.
Ekainaren 30a, Aniztasunaren Jaia.
- 12:00etan, Aniztasunaren Jaiari hasiera emango zaio.
- 12:30ean, Egunsentia Otxotearen emanaldia, kalez kale.
- 14:0etan, 70 urtetik gorakoen bazkaria, Galerna Jatetxean.
- 16:30ean, Kubako Esspreso 4 musika taldearen kontzertua.
- 17:00etan, pilota partidak, frontoian.
- 18:00etan, buruhandiak eta Pello eta Nikolasa erraldoiak aterako dira kalejiran.
- 18:00etan, Olerki irakurraldi eleanitza.
- 18:15ean, adierazpena irakurriko dute eta bertsolariak igoko dira oholtza gainera.
- 19:00etan, Munduko Dantza emanaldia.
- 19:00etan, Bertso-triki poteoa Errikotxia Bertso Eskolako eta Danbolin Musika Eskolako ikasleen eskutik.
- 20:00etan, gazte kirolariei omenaldia, udalbatzar aretoan.
- 23:00etan, Leok’k musika taldearen kontzertua, plazan.
Uztailaren 1a, astelehena, Umeen Eguna.
- 10:00etan, Xake Txapelketa, Orioko Herri Ikastolaren eskutik.
- 11:00etan, gaztetxoen udalbatzarra, udaletxeko aretoan.
- 10:30-13:00. Puzgarriak.
- 11:00-12:00 apar festa,plazan.
- 12:00etan kukaña eta zubiko saltoen.
- 16:00-19:30. Puzgarriak eta marrazki, kareta eta zirko tailerrak, plazan.
- 18:00etan, buruhandiak eta Pello eta Nikolasa erraldoiak aterako dira kalejiran.
- 18:00etan, bingoa, plazan.
- 19:30ean, dantza emanaldia, plazan.
ZARAUZKO ETA AIAKO ELKANO AUZOA
Ekainaren 28a, ostirala.
- 20:00etan, txupinazoa.
Ekainaren 29a, larunbata, San Pedro Eguna.
- 08:00etan, txupinazoa botako dute suziri eta kanpaiekin.
- 11:30ean, meza nagusia.
- Ondoren, Auzko Patata Tortilla Lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik eta mezaren aurretik antolatzaileei aurkeztu. Saridunak nor diren erabakitakoak bertaratzen direnen artean banatuko dira patata tortilla pintxoak. Ostolaza eta Andonegi trikitilariek alaituko dute giroa.
- Afaldu ondoren, Ostolaza eta Andonegiren eskutik erromeria.
Ekainaren 30a, igandea.
- 11:00etan meza nagusia.
- Ondoren, herri kirol jaialdia. Zarauzko Harri-Jasotzaile Eskolako kideen erakustaldia.
- Izer eta Alabier trikitilariek alaituko dute giroa.
- 18:00etan, idi probak. Izetako idi parea Orioko Olidenen idi parea eta Hondarribiako Agustinen idi parea elkarren aurka.
- Afaldu ondoren, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
Uztailaren 6a, larunbata.
- 21:30ean auzokoen arteko afaria, Gozategi Jatetxean.
- Ondoren, Laja eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.
zumaia
Ekainaren 28a, ostirala.
- 18:00etan txupinazoa.
- Jarraian erraldoiak eta buruhandiak kalejiran, Tolosako dultzaineroez lagunduta.
- 18:00etan Odieta pilotalekuan Esku Pilota Txapelketako azken partidak.
- 18:30eak Jainekin txaranga herriko kaletan.
- 18:45ean San Pedrotako tanborrada, Sagarbidetik.
- Iluntzean, dultzaineroen saioa.
- 20:0etan udaletxean herriko bandera jasoko dute. Aurten Lourdesko Peregrinazioko Zumaiako Taldea omenduko dute.
- 22:00ean, Iseka eta Adversiones taldeen kontzertua, Amaiako plazan .
- Ordu berean, kiroldegian Boxeo Gaua.
- 23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan berbena, Obaneuke taldearekin.
Ekainaren 29a, larunbata.
- 09:00etan, Tolosako dultzaineroen goiz soinua.
- 11:30ean, prozesioa eta ondoren meza.
- 12:00etan, Villafrancako Falconetaren kalejira Erribera kalean, eta ikuskizuna emango dute Odieta Kiroldegian.
- Ordu berean, Tolosako dultzaineroak kalejiran irtengo dira.
- 13:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan Udal Musika Bandaren kontzertua.
- 17:00etan, Aita Marin Poxpolo eta Konpainiaren ikuskizuna.
- 17:30ean, Villafrancako Falconetaren saioa, Eusebio Gurrutxaga Plazan.
- 18:30ean, herri kirol jaialdia, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- Iluntzean, Tolosako dultzaineroen kalejira.
- 19:00etan, Aita Marin Poxpolo eta Konpainiaren ikuskizuna.
- Ordu berean trikitixa saioa.
- 22:30ean Kofradian gaztetxoen Ilia DJa izango da kofradian.
- 23:00etan su artifizial jaialdia.
- Jarraian, Tolosako dultzaineroen kalejira.
- Ondoren, Zumaiako Musika Bandaren dantzaldia.
Ekainaren 30a, igandea.
- 11:30-13:30 eta 16:30- 19:00: Txu-txu trena Erribera kalean.
- 12:00etan Gernika parkean Gipuzkoako Arraza Libreko Artzain Txakur kanporaketa.
- 19:30ean, Torreberrin haurrentzat ikuskizunak eta akrobazia tailerra.
- 20:00etan, Mariachi Femenil Esencia de Jalisco mariatxi taldearen kalejira.
- 22:30ean, Mariachi Femenil Esencia de Jalisco mariatxi taldearen kontzertua.
ZUMAIA
Ekainaren 28a, ostirala.
- 18:00etan txupinazoa.
- Jarraian erraldoiak eta buruhandiak kalejiran, Tolosako dultzaineroez lagunduta.
- 18:00etan Odieta pilotalekuan Esku Pilota Txapelketako azken partidak.
- 18:30eak Jainekin txaranga herriko kaletan.
- 18:45ean San Pedrotako tanborrada, Sagarbidetik.
- Iluntzean, dultzaineroen saioa.
- 20:0etan udaletxean herriko bandera jasoko dute. Aurten Lourdesko Peregrinazioko Zumaiako Taldea omenduko dute.
- 22:00ean, Iseka eta Adversiones taldeen kontzertua, Amaiako plazan .
- Ordu berean, kiroldegian Boxeo Gaua.
- 23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan berbena, Obaneuke taldearekin.
Ekainaren 29a, larunbata.
- 09:00etan, Tolosako dultzaineroen goiz soinua.
- 11:30ean, prozesioa eta ondoren meza.
- 12:00etan, Villafrancako Falconetaren kalejira Erribera kalean, eta ikuskizuna emango dute Odieta Kiroldegian.
- Ordu berean, Tolosako dultzaineroak kalejiran irtengo dira.
- 13:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan Udal Musika Bandaren kontzertua.
- 17:00etan, Aita Marin Poxpolo eta Konpainiaren ikuskizuna.
- 17:30ean, Villafrancako Falconetaren saioa, Eusebio Gurrutxaga Plazan.
- 18:30ean, herri kirol jaialdia, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- Iluntzean, Tolosako dultzaineroen kalejira.
- 19:00etan, Aita Marin Poxpolo eta Konpainiaren ikuskizuna.
- Ordu berean trikitixa saioa.
- 22:30ean Kofradian gaztetxoen Ilia DJa izango da kofradian.
- 23:00etan su artifizial jaialdia.
- Jarraian, Tolosako dultzaineroen kalejira.
- Ondoren, Zumaiako Musika Bandaren dantzaldia.
Ekainaren 30a, igandea.
- 11:30-13:30 eta 16:30- 19:00: Txu-txu trena Erribera kalean.
- 12:00etan Gernika parkean Gipuzkoako Arraza Libreko Artzain Txakur kanporaketa.
- 19:30ean, Torreberrin haurrentzat ikuskizunak eta akrobazia tailerra.
- 20:00etan, Mariachi Femenil Esencia de Jalisco mariatxi taldearen kalejira.
- 22:30ean, Mariachi Femenil Esencia de Jalisco mariatxi taldearen kontzertua.