Filmetako soinu banden kontzertua izango da bihar Zestoan

Zestoako Hitza 2013ko ekainaren 27a

Zestoako banda
(Ane Olaizola) Zestoako musika bandak eta Tolosako Arimaz oskestrak kontzertua emango dute bihar, Zestoako plazan. Filmetako soinu bandak izango dira entzungai; hala nola, Out of the Africa, Schlinder list, West side story, Back to the future, James Bond 007, Indiana Jones eta Star Wars filmetako abestiak taularatuko dituzte, eta film horien irudiekin uztartuko dute saioa. Herriko musika bandak hirugarren aldiz antolatu du ekimena, aurreko urteetako "arrakastaren" ondotik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide