Azken egunotan bazebilen zarata, eta gaur goizean baieztatu du Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiakortasun komisarioak. 2005 eta 2011 artean ontziak egiteko eman ziren laguntzak estatu laguntzak izan ziren, eta dirua itzuli egin beharko da. Alabaina, Almuniaren esanetan, ezin dira ontziolak behartu horretara. Jakinarazi du Bruselari proposatuko diola diru hori ontzien finantziazioan parte hartu zuten inbertsiogileek eta ontzijabeek ordaintzea, aurrenak zerga abantailez baliatu zirelako, eta bigarrenak, ontziak merkatuko prezioaren azpitik eskuratzeko moduan izan zirelako. Erabaki ofiziala uztailaren 17an emango du Europako Batzordeak.
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak atzo esan zuenez, ontziolak laguntzak itzultzera behartzeak Gipuzkoako eta Bizkaiko bost ontziolak ixtea eragingo luke. Izan ere, 1.000 milioi euroko bueltatu beharko lituzkete, eta lau hilabeteko epea soilik izango lukete horretarako. Tartean dago Zumaiako Balenciaga ontziola. Ontziolen patronala kexu da, eta dio neurriak ontzioletan eragin zuzena izango ez badu ere, luzera ixtea ekarriko duela, bezeroak uxatuko dituelako.
Irudia: Balenciaga ontziola