Azpeitiko Sortuk herri batzarra egingo du larunbat goizean

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 27a

Aurrera begira Sortuk herrian landuko dituen lan ildoen inguruan sakonduko dute herri batzarrean. Hala, politika soziala, politika ekonomikoa, gatazkaren konponbidea, barne eta kanpo komunikazioa eta finantza arloak izango dituzte hizpide. 10:00etan jarri dute hitzordua, eta Baigeran elkartuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide