Joxe Etxeberria eta Joxe Mari Larrañaga apaizak omenduko dituzte larunbatean

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 27a

Aizarnazabalgo parrokia (Nerea Uranga/Hitza)   Erretiroa hartu berri dute urte askoan Aizarnazabal, Artadi, Oikia eta Zumaian meza emateaz arduratu direnak.  Larunbat honetan Zumaiako parrokian ospakizun berezia egingo dute 11:30ean. Larunbatetik aurrera, apaiz bakarrak hartuko du lau parrokia horien ardura, eta horregatik meza orduak berriz antolatuko dituzte. Hala, Aizarnazabalen kasuan, esaterako, igandeetako meza 12:30ean izango da aste honetatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide