Iraetan Umeen Eguna ospatuko dute bihar, ostirala

Zestoako Hitza 2013ko ekainaren 27a

16:00etan hasiko da festa Zestoako Iraeta auzoko txikienentzat. Puzgarriak, kart zirkuitua, ludoteka txikia, txapa tailerrak eta beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte umeentzat. 19:00etan, berriz, apar-festa egingo dute. Zestoako Udalak eta Iraeta Denon Artean elkarteak antolatu du eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide