Inguruko hainbat herritan emanaldiak egingo dituztela-eta, Vilafrancako Falcons taldea Orion izango da San Pedro bezperan. Iazko esperientzia ona gogoan, Udalari egun horietan Karela kiroldegian lo egiteko aukera ematea eskatu diote.
Horren trukean, emanaldia egingo dute, debalde, Orioko festen programaren barruan. Ekainaren 28an izango da, ikuskizuna, San Pedro bezperan, ostiralarekin, 20:15ean, festen hasierako ekitaldia eta gero.
Erakustaldia Herriko Plazan bertan egingo dute, erromeriaren aurretik.