Arroa Beheko danborradak 50 urte beteko ditu aurten

Nerea Uranga 2013ko ekainaren 26a

Orain dela hiru urteko Arroa Beheko danborrada. (Naiara Exposito)

Arroa Beheko Karmen jaietako danborradak 50 urte beteko ditu aurten. Uztailaren 12an (ostirala) egingo dute, 23:00etan. Antolatzaileek, 1963an egin zen lehen danborradan irten zutenek aurten ere parte hartzea nahi dute. "Badakigu denok ezingo dugula parte hartu, batzuk betirako utzi gaituztelako", azaldu dute antolatzaileek. Hala ere, lehen danborrada hartan parte hartu zutenak aurtengorako animatu dituzte, "danborradari poztasun berria emateko, primeran pasatuko dugu eta". Danborradan irtetera animatzen denak uztailaren 5a baino lehen honako telefono zenbakietako batera deitu behar du: 679-742174 edota 943-147302.

Arroa Behean karmenak uztailaren 11tik 19ra bitartean ospatuko dituzte. Hona hemen egitaraua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide