Hirigintzako alorreko irregulartasunak salatu dituzte Arkupek eta Dendarteanek

Karkara.eus 2013ko ekainaren 25a

Muntoko plan partziala ilegala dela adierazi zuten ekainaren 20ko prentsaurrekoan

Salatxo aretoa jendez beteta zela izan zen aurreko ostegunean, ekainaren 20an, Arkupe elkarteak eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritzaren Bilkurak deitutako prentsaurrekoa. 

Salatxo aretoan izan zen agerraldia eta han Orioko hirigintza alorreko irregulartasunak salatu zituzten eta hiru puntu nabarmendu:

– Muntoko Plan partzialari legez dagozkion babes ofizialeko edo alokairu sozialeko etxeen falta.
– Munton azalera handiko etxabe komertziala irekitzeko baimena emanaz Udalak Plan Nagusiko karga-deskarga eta aparkalekuen gaia ez betetzea.
– Futbol zelai azpiko garajeen salmentarako hitzarmeneko irregulartasunak.

Adierazi zutenez, Muntoko eremuan etxeen %65ak babes ofizialekoak edo alokairu sozialekoak izan beharko lukete, gaur egungo lurzoruaren legea kontuan hartuta. Egun %20a baino ez da gisa horretako etxeek okupatzen dute lur zatia, eta, ondorioz, Muntoko Plan Partziala ilegala dela salatu zuten Arkupek eta Dendarteanek.

Karga eta deskargaren gaiarekin, 1.000 metro koadro baino gehiago dituzten eremuek beren esparruaren barruan eduki behar dute karga eta deskargarako tokia. Kasu honetan ez dela betetzen adierazi dute Arkupek eta Dendarteanek eta gaineratu zutenez, Orioko alkateak kontratatutako arkitekto independente batek ere onartu du urraketa hori. Hala, horren guztiaren arduradun bakarra, momentu honetan, alkatea da; lizentzia alkatearen dekretuz eman baitu.

Bi elkarteek futbol zelai azpiko aparkalekuen hitzarmenarekin egon diren irregulartasunak salatu zituzten. Orioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak eta saltoki handien legeak

aparkaleku kopuru zehatz bat ezartzen du, saltokiaren metro koadroen

araberakoa. Legeak dio aparkaleku horiek saltokiaren eraikin berean egon

behar dutela. Orioko kasuan, ordea, saltokiari dagozkion 38

aparkalekuak kirol azpiegitura baten azpian daude; ez daude erakin

berean, ezta saltokiaren eremuan ere, azaldu zuten prentsaurrekoan.

Eztabaidarako tarterik ere izan zen. Prentsaurrekoaren bukaeran Emeterio Iribar Bilduko ordezkariaren eta Amador Viteri Dendartean elkarteko presidentearen artean iritzi-trukaketa izan zen. Iribarrek esan zuenez, azken sententziaren arabera, Plan Partziala ez da ilegala baizik eta nulua da. Aurreko Lurzoruaren Legearen arabera egindako plana denez, Oriori dagozkion etxebizitza babestuak eta alokairu sozialekoak

ditugu. Viterikk 2008ko legearen arabera ilegala dela berretsi zuen eta Iribarrek sententzia azken urtearen barruan emandakoa dela azpimarratu zion.

Amador Viterik esan zuenez, ez da akordiorik egon Udalaren eta beren artean eta auzitegira jotzea baino ez zaie geratzen. Epaiketak galtzeagatik ezagunak diren abokatu eta idazkariei kasu egingo die Orioko Udaleko agintariek, gaineratu zuen. Horri erantzunaz, Emeterio Iribarrek esan zuenez, Udala ez dago ados merkataritzarako gunearekin, baina herritarrei merkeen egingo zaien irtenbidea Plan Partziala dagoen bezala onartzea da, dagoen antolamenduarekin ezinezkoa baita egoerari buelta ematea.

 

Muntoko plan partziala ilegala dela adierazi zuten ekainaren 20ko prentsaurrekoan

Salatxo aretoa jendez beteta zela izan zen aurreko ostegunean, ekainaren 20an, Arkupe elkarteak eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritzaren Bilkurak deitutako prentsaurrekoa. 

Salatxo aretoan izan zen agerraldia eta han Orioko hirigintza alorreko irregulartasunak salatu zituzten eta hiru puntu nabarmendu:

– Muntoko Plan partzialari legez dagozkion babes ofizialeko edo alokairu sozialeko etxeen falta.
– Munton azalera handiko etxabe komertziala irekitzeko baimena emanaz Udalak Plan Nagusiko karga-deskarga eta aparkalekuen gaia ez betetzea.
– Futbol zelai azpiko garajeen salmentarako hitzarmeneko irregulartasunak.

Adierazi zutenez, Muntoko eremuan etxeen %65ak babes ofizialekoak edo alokairu sozialekoak izan beharko lukete, gaur egungo lurzoruaren legea kontuan hartuta. Egun %20a baino ez da gisa horretako etxeek okupatzen dute lur zatia, eta, ondorioz, Muntoko Plan Partziala ilegala dela salatu zuten Arkupek eta Dendarteanek.

Karga eta deskargaren gaiarekin, 1.000 metro koadro baino gehiago dituzten eremuek beren esparruaren barruan eduki behar dute karga eta deskargarako tokia. Kasu honetan ez dela betetzen adierazi dute Arkupek eta Dendarteanek eta gaineratu zutenez, Orioko alkateak kontratatutako arkitekto independente batek ere onartu du urraketa hori. Hala, horren guztiaren arduradun bakarra, momentu honetan, alkatea da; lizentzia alkatearen dekretuz eman baitu.

Bi elkarteek futbol zelai azpiko aparkalekuen hitzarmenarekin egon diren irregulartasunak salatu zituzten. Orioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak eta saltoki handien legeak aparkaleku kopuru zehatz bat ezartzen du, saltokiaren metro koadroen araberakoa. Legeak dio aparkaleku horiek saltokiaren eraikin berean egon behar dutela. Orioko kasuan, ordea, saltokiari dagozkion 38 aparkalekuak kirol azpiegitura baten azpian daude; ez daude erakin berean, ezta saltokiaren eremuan ere, azaldu zuten prentsaurrekoan.

Eztabaidarako tarterik ere izan zen. Prentsaurrekoaren bukaeran Emeterio Iribar Bilduko ordezkariaren eta Amador Viteri Dendartean elkarteko presidentearen artean iritzi-trukaketa izan zen. Iribarrek esan zuenez, azken sententziaren arabera, Plan Partziala ez da ilegala baizik eta nulua da. Aurreko Lurzoruaren Legearen arabera egindako plana denez, Oriori dagozkion etxebizitza babestuak eta alokairu sozialekoak ditugu. Viterikk 2008ko legearen arabera ilegala dela berretsi zuen eta Iribarrek sententzia azken urtearen barruan emandakoa dela azpimarratu zion.

Amador Viterik esan zuenez, ez da akordiorik egon Udalaren eta beren artean eta auzitegira jotzea baino ez zaie geratzen. Epaiketak galtzeagatik ezagunak diren abokatu eta idazkariei kasu egingo die Orioko Udaleko agintariek, gaineratu zuen. Horri erantzunaz, Emeterio Iribarrek esan zuenez, Udala ez dago ados merkataritzarako gunearekin, baina herritarrei merkeen egingo zaien irtenbidea Plan Partziala dagoen bezala onartzea da, dagoen antolamenduarekin ezinezkoa baita egoerari buelta ematea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide