Gatazkak konpontzen laguntzeko Zutani jolas pedagogikoa aurkeztu zuen atzo arratsaldean Nerea Mendizabal psikopedagogoak, Zestoako Udal Liburutegian. "Elkarrenganako ulermena lantzea du helburu Zutanik", dio sortu duen jolasaz zestoarrak. Jolasaren aurkezpenean 40 haur eta heldu inguru elkartu zen. Bertan, materiala nola erabiltzeko aukera desberdinez aritu zen Mendizabal, han bildutako batzuk jolasean jarriz. Sentimendu eta beharretatik abiatuta irtenbidea aurkitzera bideratzen ditu jolaskideak. Jolasean bakarka, binaka edota lauko taldean aritzeko aukera ematen du Zutanik, eta bai etxean edo eskolan erabiltzeko modukoa da. Jolasean bertan aukera batzuk aurkezten ditu, baina beste jolas batzuk ere aurki daitezke
Mendizabalen webgunean. Jolasa 23 eurotan eskuratu daiteke Zestoako Potxolo dendan edota
Internetez eskatu daiteke.