Getaria laugarrena izan da KAE-1 Ligako estreinaldian

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 24a

2013-06-23 - XXX Bandera Petronor [Sasoian.info] Zierbenarentzat izan da XXX Petronor Bandera, KAE-1 Ligako lehenengo estropada. Eskualdeko hiru talde aritu ziren atzo lehian, eta denetariko emaitzak izan zituzten. Ondoen Getaria aritu zen, laugarren postuan sailkatuz; Orio B seigarrena izan zen; eta Zarautz, azkenaurreko postuan, hamaikagarrena. Talde bakoitzak txanda ezberdinetan hartu zuen parte. Erantsitako fitxategian sailkapenak eta denborak. Getariarrak, larunbateko aurkezpenean (Aritz Mutiozabal/Hitza)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide