Seigarren izan zen Orio B KAE-1 ligako lehen estropadan

Karkara.eus 2013ko ekainaren 24a

Zierbenan hasi zuten denboraldia bigarren trainerukoek

Ekainaren 16an TKE liga hasi bazen, aurreko asteburuan KAE-1 ligari hasiera eman zitzaion Zierbenan. Han izan zen Orioko bigarren trainerua eta txukun hasi dute denboraldia.

Zozketak hala erabakita hirugarren txandan jokatzea egokitu zitzaien oriotarrei, Ondarroa, Santoña eta Zierbenarekin batera. Lehenengo txandan Lekittarra izan zen irabazle eta bigarrenean Santurtzi. Ehunenekoen aldeagatik Lekeitioko ontziak zuen hirugarren txanda baino lehen denborarik onena: 21 minutu 13 segundo eta 75 ehuneneko.

Oriotarrek estropadaren lehen erdia nahikoa pattal egin zuten arren, hirugarren luzetik aurrera gora egin zuten eta bukaeran 6. izatea lortu zuten. Zierbenak baino 51 segundo gehiago behar izan zituen Oriok, izan ere etxeko taldeak irabazi zuen Petronor bandera 20 minutu eta 50 segundoko denborarekin.

Datorren estropada Elantxoben jokatuko dute KAE-1 ligakoek, ekainaren 30ean, eguerdiko 12:00etan.

Traineruen aurkezpena
Ekainaren 22an egin zuten Orio Arraunketa Elkartekoek aurtengo denboraldirako osatu dituzten traineruen aurkezpena. Hiru traineru izango dira lehian, bi gizonezkoenak –TKE eta KAE-1 ligan– eta bat emakumezkoena –Euskotren ligan–.

Plazan egin zuten aurkezpen ekitaldia, eta, besteak beste, Garagardo Azokan boluntario lanetan ibili zirenei esker ona adierazi zien Ibon Huegun presidenteak.

Euskotren ligakoek nesken talde ofiziala zein izango den oraindik jarri ez badute ere, mutilenak jarri dituzten beren ligetako web orrialdeetan: hemen TKEkoena eta hemen KAEkoena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide