Berdintasun sailak jai parekideen alde eranskailuak atera ditu. Interesa dutenek tabernetan, txosnetan, dendetan eta eraikin publikoetan eskuratu ahalko ditu. Informazio gehiago:
http://www.berdintasunazarautz.blogspot.com.es/2013/06/jai-parekideak-denontzat.html
Sanpelaiotan jai parekideak denontzat. Nola?:
- Jaietan elkarrekin parte hartuz, neurri berean jarduera guztietan.
- Jarrera sexistarik gabe.
- Jarrera diskriminatzailerik gabe.
- Inolako erasorik gabe: ez ahozkorik, ez jazarpenezkorik, ez fisikorik edo psikikorik, ez eta sexu-mailakorik ere.
- Guztiok arduraz jokatuz inolako eraso, diskriminazio eta jarrera fobikorik onartu gabe.
- Jaiak kalean ez ezik etxean ere ospatzen direnez, zaintza zein etxeko lanak ere modu parekidean antolatuz eta eginez.