Foru Aldundiak Zumaia eta Narruondo arteko bidegorriaren lanak esleituko ditu

Baleike 2013ko ekainaren 24a

Txikierdiko biribilgunetik Narruondora arteko bizikleten eta oinezkoen bidearen lanak esleituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kontratuaren zenbatekoa 1.419.616,69 eurokoa da eta lanak amaitzekoepea 6 hilabetekoa.  Donostia eta Mutriku ibilbidearen baitan sartzen du Aldundiak bidegorriaren zati hau. Orain arte Axular ibiltokitik Txikierdiko biribilgunea arteko bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea dago gauzatuta, Udalak egindakoa. Aldundiak esleitutako lan hauekin Narruondora arte luzatuko da oraingoz bidea. Bidegorria egitearekin batera, gasa eta zuntz optikoa eramango dira Narruondora. Lan hauek Udalak ordainduko ditu.

Txikierdiko biribilgunetik Narruondora arteko bizikleten eta oinezkoen bidearen lanak esleituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kontratuaren zenbatekoa 1.419.616,69 eurokoa da eta lanak amaitzekoepea 6 hilabetekoa. 

Donostia eta Mutriku ibilbidearen baitan sartzen du Aldundiak bidegorriaren zati hau. Orain arte Axular ibiltokitik Txikierdiko biribilgunea arteko bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea dago gauzatuta, Udalak egindakoa. Aldundiak esleitutako lan hauekin Narruondora arte luzatuko da oraingoz bidea. Bidegorria egitearekin batera, gasa eta zuntz optikoa eramango dira Narruondora. Lan hauek Udalak ordainduko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide