Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/u-ML4FIg7Co
Aritz Aranburu, Euskal surflari profesionalak Surfrider Foundation Europe elkarteari bere babesa ematen dio. Enbaxadore bezala, Aritz Aranburu-k, itsasertza eta ozeanoak babesteko elkarteak jorratutako egitasmoetan parte hartuko du : batez ere, Ocean Initiatives ekimena babestuko du, ureko hondakinen arazoaz gogoetatzeko kontzientziazio ekimena.
Stéphane Latxague, Surfridereko Zuzendari Orokorraren hitzetan « herritarren konpromiso masibo eta ezinbesteko hau, besteak beste, fundazioko enbaxadoreei zor diegu, elkarteak bideratutako ekintzei ospea eta ikuspena ematen dietelako. Oso pozik gaude Aritzekin elkarlanean ibiliko garelako, ozeanoari buruzko ingurumen erronkei ezagupena ematen lagunduko dielako. »
Ocean Initiatives ekimenak hiritarrak, enpresak eta arduradun publikoak itsasoko hondakinen arazoari buruz informatzea eta mobilizatzea du helburu. Segunduro 206 kg hondakin isurtzen dira ozeanotan.
Urgentzia egoera horrek azaltzen du zarauztarraren konpromisoa : «Nire bidaietan zehar, etengabe ohartzen naiz itsasertza eta ozeanoaren degradazio progresiboaz. Horrek animatu nau Surfrider Foundation Europei nire babesa ematera. Ocean Initiatives ekimenarekin konprometituko naiz batez ere, surflari bezala eta ozeanoaren grina edukita, egunerokoan uraren kalitatearen eta ureko hondakinen arazoarekin topo egiten dudalako".