Eguraldia ere lagun zutela, arratsalde ederra igaro zuten larunbatean Odieta frontoian pilota emanaldi oparoa eskeini zutelarik eskuz eta palaz jokatzen diarduten herriko neska mutil eskolatuek. Maila honeko finalak izan zirela esan behar baita ere eta partidetako emaitzak ere orokorrean parekatuak, hara hemen banan bana azpimarratuta.
Aurrebenjaminak eskuz binaka 16 tantotara:
- Ekaitz Galarraga-Kimetz Urain……16 Julen Fernandez-Jon Ander Iribar…14
- Imaro Berasategi-Jakes Aginaga…14 Jokin Aparicio-Ekain Vazquez…….16
Txapeldunak, Jokin Aparicio-Ekain Vazquez
Benjaminak eskuz binaka 18 tantotara:
- Jon Azkue-Imanol Bastias……9 Lander Elosua-Ander Fernandez….18
- Haritz Egaña-Ioritz Egaña…..15 Gotzon Larrañaga-Unax Bernal……18
Txapeldunak, Gotzon Larrañaga-Unax Bernal
Alebin neskak palaz buruz buru 18 tantotara:
- Zoiartze Osa….18 Eire Maia…………6
- Eire Salegi……18 Nekane Etxabe….8
Txapelduna, Eire Salegi
Alebin mutilak eskuz binaka 22 tantotara:
- Danel Martin-Asier Iribar……….22 Lander Alberdi-Arkaitz Egaña….15
- Aimar Mendizabal-Aimar Urain..17 Jokin Osa-Peru Manterola………22
Txapeldunak, Jokin Osa-Peru Manterola.
Tokatzen den sari emate ekitaldiarekin, kirol zinegotzi eta koordinatzaileak Iñaki Ostolaza eta Fran Aizpurua bertan zirelarik, eta ohiko meriendarekin eman zitzaion amaiera 2012-2013 pilota-eskola denboraldiari, datorrena ere etorriko delarik, bai aurten parte hartu dutenentzat, bai adinaren arabera behetik gora datozten berrientzat.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete “herriko kirol eta kultura ordezkariei, eta bereziki, eskerrak eta barkamenak ere, Ludotekako guraso eta arduradunei euren 20garren urteurreneko ospakizun jaialdian pilota jardunaldia bukatu arte zain egoten jakin izan zutelako heuren kontzertu emankizuna atzeratuz denbora dezentean pilotaren mesedetan. Portaera txalogarria benetan erakutsi zutena eta bene benetan eskertzen dioguna”.
