Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekaindarren Eguna ospatu zuten atzo, larunbata, Zestoan egun osoz. Herrigunean eta Sastarrain bailaran barrena hainbat ekitaldi eta ikuskizun izan zuten. Arratsaldean, Laranjadi plazan, Cycling Maratoian gogor jardun zuen hainbat herritarrak. Segidan, Deba eta Orioko taldeen artean gizon proba jokatu zen, herriko plazan. Datorren larunbatean hasiko den lehiaketarako proba moduan jardun zuten bi taldeek, 770 kiloko harriarekin, 20 minutuko saioan. Orio izan zen hobea, 46 plaza eta 3 zinta eginda; Debak, 44 plaza eta 10 zinta egin zituen. Indar neurketaren ondoren, ekaindarrak etorri ziren plazara, eta herriari ehiza, fruituak eta zekaleak eskaini zizkien. Herriaren izenean Ruben Alberdi alkateordeak jaso zituen. Ondoren, egurren bitartez sua egitea lortu zuten, plazan bildutako denen aurrean. Arkume errearen pintxoak dastatzeko aukera ere izan zen Zestoan atzo arratsaldean.