Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarautz Rugby Taldeak 35. urte bete dituela eta, egun osoko ekitaldiekin ospatzen ari dira Astiko zelaian. Goizean zehar, errugbi eskolako haurren erakustaldia, beteranoen partida eta jolasak egingo dituzte. Beste batzuek nahiago izan dute kantina ingurua elkartu, eta tragoxka bat hartu edo mokadutxo bat dastatu. Aurki, lagunarteko bazkaria egingo dute, goiz osoan erretzen eduki duten txerriarekin eta paella erraldoiarekin. Giro ederra eta musika ez dira falta.