Sanpelaioetarako motorrak berotzen

Aritz Mutiozabal 2013ko ekainaren 22a

Egun handia asteazkenean bada ere, jada hasi dira sanpelaioetako ospakizunekin. Motorrak berotzen hasi dira herritarrak, eta aspaldiko partez eguraldia ere alde izan dute. Urtero bezala, Iñurritza auzoan bertako produktuen azoka eta txakolin dastaketa egin dute goizean hasi eta bazkalordura arte. Auzoko frontoian, berriz, Juan Luis Mendizabal Mendi artistak gidatutako marrazki txokoa egon da. Jai giroak arratsaldean jarraituko du, Jalgi dantza taldearekin aurrena, eta triki-bertso-poteoarekin ondoren. Eguna biribiltzeko kantu faria egingo dute, Txapasek gidatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide