Sanpelaioak direla-eta, kale batzuk itxiko dituzte

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 21a

Kalejira egiten duten bitartean itxita egongo da Gipuzkoa kalea. San Pelaio festak direla-eta, ondoko trafiko mozketak egongo dira: - Ekainaren 25ean, haurren tanborrada medio, konpainiak pasatzen diren bitartean, herriko hainbat kaleetan momentuko mozketak egongo dira 18:30etatik 20:00ak bitartean. - Ekainaren 26 eta 27an, Musika Plazatik San Pelaiora eta alderantziz, Gipuzkoa kaletik kalejira egingo dute. Kale hori osorik itxiko da 45 minutu inguru, 17:30etan eta 20:30etan. - Ekainaren 26ean, 23:00tan su-artifizilak direla-eta, N-634 errepidea moztuko da Zarautz eta Getaria artean, 20 minutu inguru.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide