San Juan suak eta Eki festa, igande gauean

Baleike 2013ko ekainaren 21a

Udako solstizioarekin batera, suaren inguruan bilduko dira igande gauean zumaiarrak. 22:30ean San Juan suak izango dira Sanjuaniturrin; arratsaldetik gauera, aldiz, Eki festa egingo da.

Bigarren urtez antolatu dute Torreberri Gaztetxiak, Inpernupeko j...

Udako solstizioarekin batera, suaren inguruan bilduko dira igande gauean zumaiarrak. 22:30ean San Juan suak izango dira Sanjuaniturrin; arratsaldetik gauera, aldiz, Eki festa egingo da.

Bigarren urtez antolatu dute Torreberri Gaztetxiak, Inpernupeko joareek eta Astindu dantza taldeak eguzkia, sua eta festa uztartzen dituen ekimen hau. 19:00etatik aurrera pintxoak banatuko dira Beheko plazan. 20:30ean erromeria izango da Eromeria taldearekin eta 23:00etan hasita, joaldunak, antzerkia, dantza, txalaparta eta sorgin salda nahastuko dituen ikuskizuna.

Bideo honetan Eki festa iragartzeko prestatutako bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide