Artisauen eta elikagaien azoka egingo da igandean plazan

Baleike 2013ko eka. 21a, 14:38

Urteroko legez, artisauak beheko plazan elkartuko dira beraien produktuak saldu eta lana nola egiten duten erakusteko. Igandean egingo da artisauen eta elikagaien azoka, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Produktu hauekin lan egiten duten artisauen postuak izango dira plazan: Egurra, zilarra, beira, bitxiak, otargintza, zapatari, kremak eta ukenduak, larrua, esmaltea, jaboiak, harrizko irudiak, keramika, egundegia. Jakiak ere izango dira: euskal pastela, gazta, Licores Baztan, eztia, kontserbak eta taloak. Bi tailer ere izango dira. Bat, 11:00etatik 13:00etara, slow tailerra haurrentzako zuzendutakoa eta pastak egingo dituztena, eta bigarren bat pitxiak egiteko. Horrez gain, Baerritik.com elkarteak Urolako nekazarien berri eman eta produktuak saltzeko postua ere izango du. Arratsaldean, 19:00etan, Melissa and the Jacks taldearen kontzertua izango da Torreberri azpian.

Urteroko legez, artisauak beheko plazan elkartuko dira beraien produktuak saldu eta lana nola egiten duten erakusteko. Igandean egingo da artisauen eta elikagaien azoka, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Produktu hauekin lan egiten duten artisauen postuak izango dira plazan: Egurra, zilarra, beira, bitxiak, otargintza, zapatari, kremak eta ukenduak, larrua, esmaltea, jaboiak, harrizko irudiak, keramika, egundegia. Jakiak ere izango dira: euskal pastela, gazta, Licores Baztan, eztia, kontserbak eta taloak.

Bi tailer ere izango dira. Bat, 11:00etatik 13:00etara, slow tailerra haurrentzako zuzendutakoa eta pastak egingo dituztena, eta bigarren bat pitxiak egiteko.

Horrez gain, Baerritik.com elkarteak Urolako nekazarien berri eman eta produktuak saltzeko postua ere izango du.

Arratsaldean, 19:00etan, Melissa and the Jacks taldearen kontzertua izango da Torreberri azpian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide