Pilota eskolako txapelketaren finalak jokatuko dira larunbatean

Baleike 2013ko ekainaren 21a

Zumaiako Kirol Elkarteak antolatzen duen esku pilota eskolako kurtsoa amaitzear da eta horrekin batera txapelketako finalak jokatuko dira, bihar, larunbata, 15:00etatik aurrera, Odieta pilotalekuan. Euria egiten badu Herri eskolan jokatuko dira partidak.

Zumaiako Kirol Elkarteak antolatzen duen esku pilota eskolako kurtsoa amaitzear da eta horrekin batera txapelketako finalak jokatuko dira, bihar, larunbata, 15:00etatik aurrera, Odieta pilotalekuan. Euria egiten badu Herri eskolan jokatuko dira partidak.

Hauek izango dira jokatuko diren partidak:

Aurrebenjaminak eskuz binaka 16 tantotara:

- Ekaitz Galarraga-Kimetz Urain…..// Julen Fernandez-Jon Ander Iribar, hirugarren sariaren bila

- Imaro Berastegi-Jakes Aginaga…// Jokin Aparicio-Ekain Vazquez,…, lehenengo sariaren bila

Benjaminak eskuz binaka 18 tantotara:

- Jon Azkue-Imanol Bastias……….// Lander Elosua-Ander Fernandez, hirugarren sariaren bila

- Haritz Egaña-Ioritz Egaña……….// Gotzon Larrañaga-Unax Bernal…, lehenengo sariaren bila

Alebin neskak palaz buruz buru 18 tantotara:

Eire Salegi, Zoihartze Osa, Nekane Etxabe eta Eire Maiaren artean jokatzen ari diren partiden arabera:

- 3 eta 4garren sailkatuak, hirugarren sariaren bila

- 1 eta 2garren sailkatuak, lehenengo sariaren bila.

Alebin mutilak eskuz binaka 22 tantotara:

- Danel Martin-Asier Iribar………..// Lander Alberdi-Arkaitz Egaña, hirugarren sariaren bila

- Aimar Mendizabal-Aimar Urain…// Jokin Osa-Peru Manterola….., lehenengo sariaren bila.

Ondoren sari emate ekitaldia eta ohiko merienda 2012-2013 pilota-eskola jardunaldian parte hartu duten pilotari guzientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide