Salon haitza, Europako mendietan.
Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak irteera antolatu du uztailaren 13tik 14rako. Oraingoan Asturiasera joko dute, Europako Mendietara. Larunbatean Arcedianoko bidea egingo dute, Oseja de Sajambren hasi eta Amievaraino. 7-8 orduko bidea izango da eta 800 metroko gorabehera izango du. Hilaren 14an, berriz, Salon haitzaren inguruan ibiliko dira, Puente Vidosatik hasita. Ibilbide honek gorabehera handiagoa izango du, 950 metrokoa, eta 6-7 ordu iraungo du gutxi gorabehera. Gaua, berriz, Puente Vidosa hotelean igaroko dute.
25urte arteko bazkideek 45 euro ordaindu beharko dituzte, eta 25 urtetik gorakoek, berriz, 80 euro. Bazkide ez direnek 50 eta 85 euro ordaindu beharko dute, hurrenez hurren. Prezio horietan sartuko da autobusean joan-etorria, afaria, lotarako lekua eta gosaria. Norberak eraman beharko ditu mendirako zein gainerako jatorduak. Kutxabankeko 2095 5076 48 1065685215 kontuan edota Euskadiko Kutxako 3035 0029 65 0290015562 kontuan sartu beharko da bakoitzari dagokion zenbatekoa.
Interesa dutenek uztailaren 1ean, 2an, 3an eta 4an eman ahalko dute izena, Pagoeta Mendizale Elkartean bertan 20:00-21:00 bitartean.
Hilaren 13an 05:00etan irtengo dira Agoueseneko biribilgunetik. Litekeena da igandean bestetan baino beranduago itzultzea; 21:00etan helduko daitezkeela aurreikusi dute antolatzaileek.