7 mila kilo antxoa erretiratu dituzte Getariako portutik

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 20a

Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez Getariako portutik 7.059 kilo antxoa erretiratu dituzte, saltzeko tamainu txikiegia zutelako. Erretiratutako produktuak elikagai bankuetara eraman dituzte: 4.000 kilo Bizkaiako elikagai bankura eta 2.000 Arabakora. Erakunde horiei eman zaie antxoa, hori gordetzeko beharrezkoak diren hozkailkuak dituztelako. Horretaz gain, Zumaiako Elikagai Bilketa Zerbitzura eraman dituzte 500 kilo antxoa, beharra duten herritarren artean banatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide