Azken urteetako ohiturari jarraituz, Anibarko Portuko jaiak izango dira datorren ekainaren 22an. Auzoan sortutako ekimena dira festa horiek eta ekitaldiz jositako egitaraua antolatu dute aurtengorako.
Honakoa izango da egitaraua:
10:00 Txupinazoa eta diana trikitilariekin
10:30 Haurrentzako jolasak: apar festa, puzgarriak eta aurpegia margotzea
11:30 Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan
12:00 Sardina jana eta sagardoa txotxean bertsolariekin
12:30 Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa
15:30 Mus Txapelketa –Herriko ligaren barruan–, 25 euro bikoteko
1.saria: Bi txapel, bi taila eta 500 euro
2.saria: Bi taila eta 250 euro
3.saria: 100 euro
4.saria: 50 euro
Sari berezia, finaleko muslari onenari: Mariskada bi lagunentzat
Galerna jatetxean
16:00 Haurrentzako jolasak Txurrumuski taldearekin
17:00 Txokolate jana haur eta helduentzat
18:30 Helduen jolasak
21:30 Auzokoen afaria, bertso kantuz alaituta
23:00 Xabi Arostegi DJa