Bihar Europako Musikaren Eguna da. Hori dela eta, Zarautz Abesbatzak ekitaldi berezia antolatu du egun horretarako. Hala, 19:30ean Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzek kontzertua eskainiko du Ahateen parkean, Villa Munda musika etxearen atarian. 22:00etan Zarautz abesbatza entzuteko aukera izango dute herritarrek, leku berean.