Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandea egokitu da aurtengoan San Joan bezpera, eta orduan piztuko dituzte suak eskualdeko herri, auzo eta baserri askotan. Hemen sanjoanekin lotutako egitaraua, herriz herri:
AIAKO ITURRIOTZ AUZOA
Ekainaren 21a, ostirala.
- 21:30ean XX. Mus Txapelketa jokatuko da Izurtzu Jatetxean. Izena emateko bikoteko 30euro ordaindu beharko dituzte.
Ekainaren 22a, larunbata.
- Gauean erromeria izango da Kupela taldearekin.
Ekainaren 23a, igandea.
- 14:00etan auzo bazkaria izango da Izurtzun jatetxean. Menua 25 euro kostako da.
- Ondoren, Olaso eta Urdangarin bertsolariak eta Laja eta Narbaiza trikitilariek giroa alaituko dute.
-Bazkal ondoren erromeria izango da bertan.
- Iluntzean, San Juan Sua egingo da Iturriozen.
Ekainaren 24a, astelehena, San Juan Eguna.
- 10:30ean meza egingo da; umeak eta loreak bedeinkatuko dituzte.
- 12:00etatik aurrera herri kirol jaialdia egingo da auzoko gazteen artean. Trontzan, segan, harri-jasotzen, aizkoran, txingan eta korrika arituko dira.
- Ondoren, Zubeldia eta Irazu bertsolariak eta Tapia eta Leturia trikitilariek saioa eskainiko dute.
- Ondoren, bazkaria egingo da trikitilariekin.
- Arratsaldean eta gauean erromeria izango da trikitilariekin.
Ekainaren 25a, asteartea.
- 12:00etan meza egingo da, ekaitzaren aurkakoa eta auzoan hil direnen aldekoa.
- Ondoren hamaiketakoa egingo da.
AIAKO HERRIGUNEA
Ekainaren 23a, igandea.
- 22:00etan San Joan Sua ospatuko da herriko plazan. Musika, zapanzarrak eta dantzak izango dira.
AIZARNAZABAL
Ekainaren 23a, igandea.
- 19:00etan, Alaitsu dantza taldeko dantza garaikideko taldeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du, Atari Soro pilotalekuan.
- Ondoren, afaria, norberak eramandako janariarekin.
- 22:00etan, sua piztuko dute, eta Alaitsu dantza taldeak emanaldia eskainiko du.
AZKOITIA
Ekainaren 23a, igandea.
- Sua piztu aurretik, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldearen eta Bizkargi dantza Taldearen emanaldia.
- Musika bandaren kalejira.
- 22:00etan, Balda Plazan, sua piztea, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin. Jubilatuen elkarteak Azkoitiaren eta azkoitiarren alde urteetan egindako lana aitortu nahi du udalak, eta horregatik, kideen esku utziko du aurten San Joan sua piztea. Herriko adineko jendearen bizi kalitatea hobetzeko nahiz bizitza soziala indartzeko elkarte horrek egindako lana txalotu nahi da ekitaldi xumearen bidez, baita eskerrak eman ere.
- Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak V. Zatoz dan-tzara Balda Plazara emanaldia eskainiko du.
AZPEITIKO OÑATZ AUZOA
Ekainaren 22a, larunbata.
- Gauean, lagun eta auzokoen bertso afaria auzoko tabernan, trikitilariek girotuta.
Ekainaren 23a, igandea.
- 12:00etan, meza.
- Ondoren, herri kirolak, trikitilariek girotuta.
Ekainaren 24a, astelehena.
- 12:00etan, meza nagusia, Azpeitiko abesbatzak lagunduta.
- Ondoren, trikirilariekin erromeria.
- Aldi berean, aberbatzako partaide eta jubiladuentzat mokadutxoa.
BEIZAMA
Ekainaren 23a, igandea.
- 21:00etan, afaria egingo dute. Euria eginez gero, zimitarioan egingo dute, Hiruzta kultur elkarteak antolatuta.
- 22:30ean, sua piztuko dute.
GETARIA
Ekainaren 22a, larunbata.
- 19:00etan Kantu Jira egingo dute, Naiara Urresti eta Izaro Lestayo trikitilariekin, plazan hasita.
- 20:30erako afaria antolatu dute: sardinak eta postrea. Afarirako txartelak aurrez hartu behar dira hurrengo telefono zenbakietara hots eginda: 661-00 33 89 eta 665-75 05 59.
- Ondoren, Izer, Alabier eta Lutxudiorekin erromeria izango da.
Ekainaren 23a, igandea.
- 11:00etan meza nagusia egingo dute auzoko hildakoen izenean.
- 12:00etan haurrentzat jolasak izango dira.
- 17:30ean patata tortilla txapelketa egingo dute.
- 19:00etan Txeruko dantzariek ikuskizuna eskainiko dute.
- 20:30ean saiheski pintxoak izango dira salgai.
- 22:00etan bertso saioa izango da. Alaia Martin, Amaia Agirre, Iker Zubeldia eta Danel Olano bertsolariek parte hartuko dute, Iker Iriarte izango da gai-jartzailea.
- 23:00etan San Joan sua egingo dute Arrain Nahastua Batukada Taldearekin.
- Ondoren, Laxaldeko Iturria musika taldeak emanaldia eskainiko du.
Ekainaren 24a, astelehena.
- 12:30ean txistorra ogitartekoak banatuko dituzte, eta Maitane Subijana eta Naiara Urresti trikitilariek giroa alaituko dute eguerdian.
ORIO
Ekainaren 23a, igandea.
- 21:00etatik aurrera sorginak aterako dira kalera, dantzara eta oihuka.
-22:00ak inguruan sorgin dantza egingo dute ikastola aurreko plazan.
ZARAUTZ
Ekainaren 23a, igandea.
- Azken Portuko aparkalekuan San Joan sua egingo dute. Skapa Azken Portuko komisiyuak antolatuta, sardina jana, bertsolariak, herriko dantza taldeak, Alproja antzerki taldearen ikuskizuna, Montetxio abesbatza eta trikitilariak izango dira.
ZESTOAKO HERRIGUNEA
Ekainaren 23a, igandea.
- 22:00etan sua piztuko dute Zestoako plazan, eta Itxaropena eta Idiakaitz txistulari taldeek girotuko dute gaua. Ondoren, Laranjadi txaranga.
ZESTOAKO AIZARNA AUZOA
Ekainaren 23a, igandea.
- 09:30ean, Aizarnako inguruetan zehar ibilaldia egingo dute, Aizarnako herri elkarteak antolatu duta; plazatik irtengo dira, eta honako eremuetara joango dira: Esne-bidea, Aizarnako ermitak, Santa Engraziko inguruak, garai bateko mina zuolak, kobazuloak... Bi orduko ibilaldia izango da. Ondoren, parte-hartzaileentzako hamaiketako egongo da soziedadean.
- Arratsaldean, Aizarnako Eskolako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia egingo dute.
- Iluntzean, San Joan sua piztuko dute Aizarnako Aranburu Landetxean.
ZUMAIA
Ekainaren 23a, igandea.
- 22:30etik aurrera San Joan Iturrian hasita, Eki Eguna ospatuko dute.