Karela kiroldegiak Orioko Udalarekin eta herriko elkarteekin elkarlanean antolatzen du udako kirol kanpaina. Hainbat kirol izaten dira gazte zein helduentzat. Aurten ere lau hamabostaldi izango dira, bi uztailean eta bi abuztuan, kirolaz gozatu nahi dutenentzat.
Haurrek 28 euro ordaindu beharko dute hamabostaldi bakoitzeko. Helduek berriz, 12 euro aerobic hamabostaldia, edadetuek 3 euro eta 20 euro izango da gainontzeko kirol jardueren prezioa. Fisio-osasun saioek, 10 saio guztira, 110 euro balioko dute.
Zumba izeneko kirola izango da aurtengo berrikuntza nabarmenena. Txikiek goizez eta helduek arratsaldez izango dute hori probatzeko aukera. Zumba dantza latinoen koreografiak eta tonifikazio eta ariketa kardiobaskularrak uztartzen dituen fitnesseko diziplina berria da.
Gainontzean honakoa izango da aukera:
– Igeriketa:
- 3-4 urte, 10:15-11:00
- 5-6 urte, 11:00-11:45
– 6-9 urte:
- 09:30-10:30: jolasak
- 10:30-11:30: eskulanak, tenisa, sofbola eta saskibaloia aukeran
- 11:30-12:30: padela, dantzak –zumba, hip-hop, funky– eta igeriketa aukeran
- 18:15-20:00: futbola
– 10 urtetik aurrera:
- 09:30-10:30: tenisa, dantzak –zumba, hip-hop, funky– eta surfa aukeran
- 10:30-11:30: padela, jolasak, sofbola eta surfa aukeran
- 11:30-12:30: eskulanak, patinak, saskibaloia, surfa eta tenisa aukeran
- Arratsaldez: arrauna, piraguismoa eta futbola aukeran
– Helduak:
- Astelehenetan: aerobica, edadetuentzat gimnasia, padela, fisio osasuna eta zumba
- Asteartetan: aerobica, pilates, spinningeko bi saio, padela eta fisio osasuna
- Asteazkenetan: aerobica, edadetuentzat gimnasia, padela eta zumba
- Ostegunetan: pilates, spinningeko bi saio, padela eta fisio osasuna
- Ostiraletan: aerobica
*Kirol bakoitzak ordutegi zehatza izango du
Informazio gehiago nahi duenak edota izena eman nahi duenak Karela kiroldegira joan beharko du.