Zumaiako Balentziaga ontziolako langileek bat egin dute Espainiako ontziola pribatuetan gaurko deitutako greba deialdiarekin. Lanuztearen helburua Espainiako Gobernuari sektoreak bizi duen "egoera larriari irtenbidea" emateko eskatzea da. ELA, UGT, CCOO eta CAT sindikatuek egin dute greba deialdia eta manifestazioa Bilbon egingo dute euskal ontzioletako langileek.