2014rako erabilgarri egongo da .eus domeinua

Karkara.eus 2013ko ekainaren 18a

ICCAN erakundeak urtebeteko ebaluazio fasea eta gero onartu du

Euskaldunok gure domeinua izango dugu 2014tik aurrera interneten. Duela 5 urte, 2008an, .Eus elkartea martxan jarri zenetik horretarako lanean jardun dute.

Euskara interneteko erabiltzaileen artean 40. hizkuntza da –gainontzean, hiztun kopuruaren arabera, 1.000. postuan dago–. Erabiltzaile kopuru handia izateagatik eta katalanek .cat domeinua bazutelako hasi ziren .eus domeinua lortzeko lanetan.

Ekainaren 15ean emandako prentsaurrekoan, ICCAN – Internet Corporation for Assigned Names and Numbers– erakundeak .eus domeinua onartu zuela jakinarazi zuten .Eus elkarteko kideek. Haien hitzetan iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza. Euskal komunitateak 2014tik aurrera domeinu propioa izango du beraz interneten.

ICCAN erakundeak urtebeteko ebaluazio fasea eta gero onartu du

Euskaldunok gure domeinua izango dugu 2014tik aurrera interneten. Duela 5 urte, 2008an, .Eus elkartea martxan jarri zenetik horretarako lanean jardun dute.

Euskara interneteko erabiltzaileen artean 40. hizkuntza da –gainontzean, hiztun kopuruaren arabera, 1.000. postuan dago–. Erabiltzaile kopuru handia izateagatik eta katalanek .cat domeinua bazutelako hasi ziren .eus domeinua lortzeko lanetan.

Ekainaren 15ean emandako prentsaurrekoan, ICCANInternet Corporation for Assigned Names and Numbers– erakundeak .eus domeinua onartu zuela jakinarazi zuten .Eus elkarteko kideek. Haien hitzetan iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza. Euskal komunitateak 2014tik aurrera domeinu propioa izango du beraz interneten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide