Oier Agirrezabalaga azpeitiarra Sanseko prestatzaile fisikoa izango da

Nerea Uranga 2013ko ekainaren 18a

Oier Agirrezabalaga azpeitiarra Sanseren prestatzaile fisikoa izango da. Orain arte honek Realeko A Jubenil taldearen eta Euskal Ligako kadeteen prestakuntza fisikoaren ardura izan du. Sanseko talde teknikoko kide izango da Agirrezabalaga, Asier Santana entrenatzaile dela eta Imanol Alguacil bigarren entrenatzaile. Aranguren eta Gurrutxaga Lagun Onak-etik Realera Horrez gain, bi azpeitiar gaztek Lagun Onak-etik Realerako jauzia egingo dute datorren denboraldian. Infantil Txiki mailako Aitor Aranguren eta Jakes Gurrutxaga dira Realak deitu dituenak. Lagun Onak-ekoek azaldu dutenez, «Reala aspalditik ari zen jokalari hauei segika. Gainera, asteburuan jokatu den Iraurgi Cup torneoan ere parte hartu du Gurrutxagak Lagun Onak-ekin. Arangurenek, ordea, ebakuntza egitear dagoelako ezin izan du jokatu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide