Hilero Algorri Interpretazio Zentroan doako ekintzak antolatzen ditugu herritarrentzat. Ekainaren 30ean, Zumaiako San Pedro festekin bat eginaz, haurrei zuzendutako doako tailer bat antolatuko dute Algorri Interpretazio Zentroan. Tailerra zentroan bertan hasiko da goizeko 11:00etan eta eguerdiko 13:00tan amaituko da.
Irteera honetan parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea parte hartze kopurua mugatua baita. Izena eman daiteke Algorri Interpretazio Zentrora bertaratuz (Juan Belmonte kalea, 21), 943 14 31 00 telefonora deituz edota algorri@zumaia.net helbidera idatziz.