Iribar-Ruiz bikotea pilota txapelketarako sailkatu da dagoeneko

Baleike 2013ko ekainaren 17a

Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalerdietako bigarren jardunaldia jokatu zen ostiralean Odietan. Partida hauen ondoren, Iribar eta Ruizek osatutako bikotea dagoeneko finala jokatzeko sailkatu da. Hauen aurkariak nor izango diren ostiral honetan erabakiko da. Honako emaitzak eman ziren bigarren jardunaldian: Gorostola-Oliveira, 22 – Odriozola-Alkorta, 15 Iribar-Ruiz, 22 – Olasagasti-Aizpurua, 16 Gorostolak Bracamonteren ordez jokatu zuen. Nahiz eta azken partida gauldu, Iribar eta Ruiz finalerako sailkatuta daude. Puntu bat gutxiagorekin daude Bracamonte-Oliveira eta Olasagasti-Aizpurua. Bi bikote hauek ostiral honetan neurtuko dira eta irabazleak finala jokatzeko txartela lortuko du.

Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalerdietako bigarren jardunaldia jokatu zen ostiralean Odietan. Partida hauen ondoren, Iribar eta Ruizek osatutako bikotea dagoeneko finala jokatzeko sailkatu da. Hauen aurkariak nor izango diren ostiral honetan erabakiko da.

Honako emaitzak eman ziren bigarren jardunaldian:

Gorostola-Oliveira, 22 – Odriozola-Alkorta, 15

Iribar-Ruiz, 22 – Olasagasti-Aizpurua, 16

Gorostolak Bracamonteren ordez jokatu zuen.

Nahiz eta azken partida gauldu, Iribar eta Ruiz finalerako sailkatuta daude. Puntu bat gutxiagorekin daude Bracamonte-Oliveira eta Olasagasti-Aizpurua. Bi bikote hauek ostiral honetan neurtuko dira eta irabazleak finala jokatzeko txartela lortuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide