Zarautz Arraun Elkarteko bi traineruak aurkeztu dituzte

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko ekainaren 15a

Zarautz Arraun Elkarteko kideak. Amaia Ventas Zarauzko Arraun Elkarteak uda honetan itsasoan arituko diren bi Enbata traineruak aurkeztu ditu eguerdian Musika Plazan. KAE ligan parte hartuko duen senior mutilen ontzia eta Gipuzkoako ligan parte hartuko duen eta Euskotren Ligako sailkapen estropadan parte hartuko duen emakumeen ontzia eta bertako partaideak aurkeztu ditu Arantxa Aldalurrek. Aurkezpenaz gain, izan dira ezustekoak ere. Besteak beste, Jon Artola egungo ZAEko presidenteak Edu Mugerza elkarteko lehendakari ohiaren  lana aitortu du, eta plaka bat eta egurrezko traineru txiki bat eman dizkio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide