DYAk abenturazko kanpamendua antolatu du abuzturako, Orion

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 14a

Gipuzkoako DYA elkarteak abenturazko kanpamendua antolatu du udako. 14-17 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta besteak beste, mendian lehen sorospeneko teknikak,  orientazioa, mapa topografikoen interpretazioa, GPS sistemen eta iparrorratzen erabilera eta biziraupenerako gakoak landuko dituzte parte-hartzaileek. Bestalde, eskalada, rappel-a eta rafting-a, trabesiak, bisita kulturalak eta beste hainbat ekintza egingo dute. DYAko erreskateko teknikari eta ikaskuntza eskolako irakasleek antolatutako  programa da honakoa. Ekintza horiek haurrek "abentura zoragarriak bizitzeko" daude diseinatuta, eta era berean, segurtasun eta salbamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak barneratzeko. Horrekin guztiarekin prebentzioaren kultura sustatu nahi da, partaideek beharrezko ezagutza eta trebetasunak garatzeko helburuarekin. Ingurumenaren zaintza eta errespetuaren beharra ere irakatsiko zaie. Abuztuaren 16tik 24ra izango da egonaldia, Orioko Txurruka aterpean. Interesa duteneek abuztuaren 3a baino lehen eman beharko dute izena 943-464622 telefonora deituta. Plazak mugatuak dira eta lekuak izen emate ordenaren arabera gordeko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide