Zarauzko Iñurritzako biotopoa garbituko dute herritarrek hilaren 22an

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 14a

Auzolanean, Iñurritzako biotopoa garbituko dute herritarrek hilaren 22an. Arkamurka natur taldeak aspalditik ditu lotura sendoak leku horrekin: Ondare natural aldetik zuen garrantzia aldarrikatzen lehenetarikoa izan zen. Horrez gain, babes status-a eskatu zuen harentzat, plan bereziaren zirriborrorako ekarpenak proposatu zituen, bertako landareriari buruzko liburuxka kaleratu zuen, hegaztiek biotopoaren erabilerari jarraipena eman dio eta hainbat urtetan Zuhaitz Eguna antolatu izan du, besteak beste. Ildo horretatik, eta Iñurritza eta herritarren arteko lotura indartzeko asmoz, hainbat boluntario lan egingo dituzte. Itsasora zein ibaietara bota ondoren mareak ekartzen dituen zaborrak jaso, landare inbaditzaileak kendu eta ur gezako putzuko irlatxoetako batean charadrius dubius edo txirritxo txikientzako kumatze lekua egokituko dute zarauztarrek. Horiek 09:00etan elkartuko dira gasolindegian, datorren larunbatean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide