Mareen inguruko hitzaldia asteartean, Zarauzko Arkamurkaren egoitzan

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 14a

Irati Epelde zarauztarrak mareak nola sortzen diren azalduko du ateartean, Arkamurka natur taldeak antolatuta. Marea jatorri astronomikoa duen fenomenoa dela dio, itsas mailaren aldaketa periodikoa dakarrena. Aldaketa horretan gehien ilargiak eta eguzkiak eragiten du Epelderen arabera, baina baita beste astro batzuek ere.  21:00etatik aurrera izango da hitzaldia, taldeak Santa Marina kalean duen egoitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide