Elkarretaratzea egin zuten hainbat zarauztarrek atzo arratsaldean, 'Konponbideari erasorik ez, utzi bakean Euskal Herria' lemapean. (Amaia Ventas/Hitza)
Atzo arratsaldean Zarautzen, Azpeitian eta Zestoan elkarretaratzeak egin zituzten
Herriko tabernen auziaren kontra eta bertan auzipetuta daudenei babesa eta elkartasuna adierazteko. Epaituko dituzten Batasuneko kide izandakoen artean Mikel Arregi
Ertxin zestoarra eta Joseba Permach eta Esther Agirre zarauztarrak daude. Sortu alderdiak deituta egin zituzten protestak
Konponbideari erasorik ez, utzi Euskal Herria bakean lelopean.
Zestoan ere plazan bildu ziren hainbat herritar protesta egiteko (Argazkia: Aimar Etxeberria)
Atzo Azpeitiko plazan egin zuten elkarretaratzeko une bat