Gaztetxeko epaituen aldeko elkartasun kontzertua egingo da Torreberri Gaztetxean

Baleike 2013ko ekainaren 14a

Erkibe zaharra okupatzeagatik herriko gazte talde bat isunak ordaintzera behartu zuen epaitegiak. Isun hori ordaintzen laguntzeko elkartasun kontzertua izango da, gaur, ostirala, Torreberri gaztetxean. 22:00etan hasiko da eta sarrera 5 euro izango da. Bi taldek joko dute kontzertu honetan: Zakikiller eta Sumision City Blues.

Zakillers Sexty Sexers eta Muturbeltz taldeetan ibilitako jendearen taldea da, Beran sortua beraz. Sexty Sexerseko partaide guztiek, bat izan ezik, zenbait abesti sortu zituzten duela 4 bat urte eta orain Zakillers gisa argitaratu dituzte. Baina euren asmoa da talde honek kontzertu gutxi batzuk eman eta desegitea, uda ondoren eta urte batzuk ixilik eman ostean Sexty Sexers itzuliko baita. Zumaikoa euren azkenaurreko kontzertua izango da. Azkena larunbatean emango dute Bergaran.

Bandcampen duen bere txokoan entzun daitezke taldeko kanta batzuk.

Sumision City Blues, aldiz, Obligaciones edo Sexty Sexers bezalako taldeetan ibilitako jendeak sortu zuen Gasteizen. Iaz izan ziren Zumaian, eta sekulako zuzenekoa dutela demostratu zuten, giro ezin hobea jarriz. Rock and Roll klasikoa, blues ukituak, punk-rock psikodelikoa… zaila da talde hau definitzen. Horregatik da horren ona. Oraintxe diska berria atera dute Fiachras ekin batera.

Bandcampen kanta batzuk dituzte. Hemen ikusi dezakezue beraien bideo bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide