Zumaia Salegi Jatetxea Ondarroan izango da igandean, lehiaketa ofizialetatik kanpoko estropadan

Baleike 2013ko ekainaren 14a

Zumaia Salegi Jatetxeak lanean segitzen du traineruetako denboraldi ofiziala prestatzen. Neguan oso lan ona egin eta gero, ate joka ditu Euskotren liga (sailkatuta dago, iazko garaile izateagatik) eta Gipuzkoako liga. Aurretik, ordea, prestakuntza doi...

Zumaia Salegi Jatetxeak lanean segitzen du traineruetako denboraldi ofiziala prestatzen. Neguan oso lan ona egin eta gero, ate joka ditu Euskotren liga (sailkatuta dago, iazko garaile izateagatik) eta Gipuzkoako liga. Aurretik, ordea, prestakuntza doitzeko estropadak jokatzeko aukera izaten ari da, eta igandean Ondarroan izango da.

Hango Arraun Astearen baitan, estropada antolatu dute, eta 11:30ean jokatuko da emakumezkoena. Zarautz, Bizkaia, Hibaika eta Orio izango ditu aurkari Zumaia Salegi Jatetxeak.

Joan zen igandean, Lekeition, bandera irabazi zuen, prestakuntzako beste estropada batean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide