Hitzaldi kantatua izango da igandean Aian

Karkara.eus 2013ko ekainaren 14a

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta izango dira Kultur Etxean egingo den emanaldian

Igande honetarako, ekainaren 16rako, hitzaldi kantatu multimediaa antolatu du Aiako Udalak. Saioa eguerdiko 12:00etan hasiko da eta Kultur Etxean egingo dute.

Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena izango da gaia eta Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta izango dira hizlariak eta kantariak.

Euskal

musikagintzaren mundua barrutik ezagutzen eta bizitzen dute Markezek eta Elorrietak, eta

ez soilik hitzez, kantuz ere islatuko dituzte: baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizuneko erronkak eta aukerak.

Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia:

- 60ko hamarkadara artekoa
- 60ko eta 70eko hamarkadak
- 80ko hamarkada
- 90eko hamarkada
- 2000. urtetik gaur egunera artekoa

Bestetik,

hamarkaden arteko lotura egiteko musika euskarriak erabili

dituzte. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen

du aro bakoitzari buruz.
Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik

hasi eta binilo-diskoen aroa –60-70. hamarkadak–, kaseteen aroa –80. hamarkada–,

CD-en aroa –90.a– eta MP3-en aroa –XXI. mendea–.

Emango duten

hitzaldia parte-hartzailea eta entretenigarria izateko asmoz antolatu dute, hizlariek pasioz bizi duten mundu horri begirada propioa

emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.

Saioa doakoa izango da.

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta izango dira Kultur Etxean egingo den emanaldian

Igande honetarako, ekainaren 16rako, hitzaldi kantatu multimediaa antolatu du Aiako Udalak. Saioa eguerdiko 12:00etan hasiko da eta Kultur Etxean egingo dute.

Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena izango da gaia eta Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta izango dira hizlariak eta kantariak.

Euskal musikagintzaren mundua barrutik ezagutzen eta bizitzen dute Markezek eta Elorrietak, eta ez soilik hitzez, kantuz ere islatuko dituzte: baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizuneko erronkak eta aukerak.

Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia:

- 60ko hamarkadara artekoa
- 60ko eta 70eko hamarkadak
- 80ko hamarkada
- 90eko hamarkada
- 2000. urtetik gaur egunera artekoa

Bestetik, hamarkaden arteko lotura egiteko musika euskarriak erabili dituzte. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz.
Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta binilo-diskoen aroa –60-70. hamarkadak–, kaseteen aroa –80. hamarkada–, CD-en aroa –90.a– eta MP3-en aroa –XXI. mendea–.

Emango duten hitzaldia parte-hartzailea eta entretenigarria izateko asmoz antolatu dute, hizlariek pasioz bizi duten mundu horri begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.

Saioa doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide